Busti Irratia

Busturialdeko irrati librea
Zuk Zeuk Informatu

IRRATIA ENTZUTEKO: Winnap, Real player edo iTunes... instalatuta baduzu, Botoia botoia sakatu eta listo!
Bestela, VLC Player programa librea instalatzea gomendatezen dugu.

Web gunea ondo ikusteko: Firefox nabigatzailea erabili. Flash instalatzea gomendatzen dogu.


2008/07/09

Busti eta Rock Free!!

Laster da Bermeon rockzaleentzako urteroko oparia, bederatzi rock talde kontzertuan ikusteko aukera, akanpatzeko belartza alboan, itsasertzean, eta dena doan-musutruk-debalde: Aritzatxu Rock Free!

 

 
Busti irratiak ez du jaialdia galdu gura. Ez du inork galtzea gura. Irratsaio berezia emitituko dugu datorren martitzenean, arratsaldeko 8retan , talde guztien informazioa belarrietara zabaltzeko. Eta uztailaren 19an mikroak Aritzatxun bustiko ditugu, gitarra astinaldiek sortutako olatuetan...

 

 

 

 aritzatxu rock free

2008/07/08

Bitsartien 13

Astelehen honetako saioan Gernikan Euskaraz Bai kanpainaren bultzatzaileetako batekin berba egiteko aukera izan dugu, kanpainaren nondik norakoak eta abarri buruzko azalpenak entzun eta kontutan hartzeko.

Azken egunetan askoren ahotan den Astra proiektuaren hitzarmenari buruz berba egiteko Oier Plaza koordinadorako kidea bertaratu da Busti irratira.

Bestetik ere Greenpeacen 2008ko Bizkaia eta Gipuzkoako kostari buruzko txosten berdea ere aipagai izan dugu saioan. Txosten honetan Urdaibairi buruzko datuak ere ematen dira.

Eta nola ez, astero bezala agenda, berrien tartea eta kaleko inkesta (krisis, ze krisis?) ere entzungai ditugu. Klik bat egin baino ez duzu saioa entzuteko. On egin!


Bitsartien 13
(2008/07/07) 

 

2008/07/07

Blai, blai, blai!

Busti irratian audio berriak entzun ahal izango dira uda honetan.

Hasteko, irrati-nobela bat, ez hanka ez bururik ez duena, Txakurraren Bilboliña. Mafia kontuak, gaztaren krisia, txakur bahiketak... Zer ez ote da gertatuko Kikunbera kale imaginarioan.


 

Bestalde, irratsaio bereziak ere entzun ahal izango dira, jaialdiak eta eguraldi ona aitzakia hartuta, mikroak kalera aterako ditugu sarriagotan. Aritzatxu Rock Free jaialdia, sanrokeak eta txutxumutxu guztiak, andramariak eta mahoi bustiak...

Orain arteko irratsaioek ere jarraituko dute: Bitsartien magazinea, Gernipolis polemikazalea, Ostantzien musika talde ezezagunen agertokia eta Ahapeka domekatako aspirina.

Eta ez ahaztu parte hartu gura duen edonorentzako daudela mikroak zabalik, proposamen berriak entzun gura doguz... animo!.

2008/07/06

<< a h a p e k a >> III, musika eta poesia.

Mangadelobos 

 

Ahapeka 3.0 (2008/07/07) Irratsaio osoa

 

 

- zatika -

 

Mangadelobos talde argentinarra (www.myspace.com/mangadelobos): Mangadelobos.

 

Poesia - Xabi Bordaren "Birika zatiak" (2004) liburutik, "Hiretzat", "Autoetan", "Errepidea", "Elurtuta", "Idortea", "Ehotzean", "Zenbat bider" eta "Hemen Gerrak dirau": Xabi Borda.

 

Andaluziatik, Kico Gómez kantautorea (kicogomez.com - www.myspace.com/cantautorkicogomez): Kico Gómez.

 

Poesia - Leire Bilbao idazlearen "Ezkatak" (2006) liburutik, "Burua kentzen", "Egonarria", "Betazalak", "Zailtasun sinple", "Ezinen orekan", "Odoletan 2", "Gereziondoak" eta "Behar du": Leire Bilbao.

 

Costo Rico talde kataluniarra (costorico.net - www.myspace.com/costorico): Costorico.

 

Bartzelonatik Tui Higgins Bakaikoaren ahots ederra (www.myspace.com/tuihb): Tui Higgins Bakaikoa.

 

Cubatik, Che, Vicente Feliú (www.trovacub.net/feliu/), Carlos Varela (carlosvarela.com - www.myspace.com/carlosvarelacuba) eta Frank Delgado (www.myspace.com/frankdelgadocuba - www.trovacub.net/frankdelgado/): Cuba.



Posta elektronikoa / Messenger: ahapeka@gmail.com

2008/07/05

Gernipolis 5

Geldialditxo baten ostean, hemen dator berriz... ui, ui, ui... Beldurra emateko modukoa aste honetako Gernipolis. Gutun mehatxagarriak, uda honetako musika, Guggenheim mamua... Entzun zuk zeuk, ausartzen bazara.

 
Gernipolis 05
(2008/07/03)


2008/07/03

"Pasilekua orain" aldarri egin dute gazteek

pasilekure orain


Prentsaurrekoa
(2008/07/03)


 

Gaur, eguena, prentsaurrekoa egin dute gazteek, Pasilekuan, 19:30ean. Astra proiektuak aurrera egiteko lokalen beharra aldarrikatu dute bertan. Hona hemen zabaldu duten mezua:

"Sei hilabete daroagu kalean. Urte erdi, euri asko. Ezin dugu gehiago itxaron. Pasilekue orain. Aitzakiarik ez. Benetan ezinezkoa bada, gune alternatibo bat behar dugu. Gazteok elkartzeko, autogestiorako, antzerkirako, dantzarako, irratirako, sormenerako...Astran egin ahal genuena egiteko. Gaztetxea. Lokalak. Lekua. Orain.

Zuk ere beharrizana sentitzen baduzu, zatoz".

2008/07/01

Greatest bits

Hamaikatxo Bitsartien dagoeneko, eta hamabigarren honetan "greatest bits" bategaz gatoz. Horrela izateko arrazoiak ere hamaikatxo dira. Gure ikerketa taldea Guggenheimen infiltratzen saiatu da. Halako baten, Moyua plazako iturrian murgildu egin dira, ezin atera, Espainiako selekzioaren zaleekin batera... eta Bilboko alde zaharrean amaitu dute jaia, kalean behera.

Adinaren errua izango da, baina erresakak, osteak eta bixamonak gero eta luzeagoak direla konturatu gara, eguna aldats gora. Ai ene, gure ikertzaile talde zaharkitua. Gauzak horrela, hurrengo zuzeneko magaziña ez dakigu noiz izango den. Bitsartien, "Greatest bits" bat uzten dizuegu,

11 saioetako kontserba fresko eta hezea.


Bitsartien 12
(2008/07/01)


2008/07/01

Urdaibai ala Urdaiguay

Hainbat eta hainbat dira azken aldi honetan Busturialdean jasotzen ditugun berriak. Astiro astiro goitik diseinatutako plan orokor baten barruan sartu ditzakegu guzti hauek.

Guggenheim berria, harrobien beharra, tunelak,... Busturialdeko egoera ekonomiko kaskarrari erantzuna antza danez turismo elitista eta AHTren behar produktiboei(11 harrobi + hauek komunikatzeko tunelak) erantzuna ematean datza.

Hauxe goitik diseinatu dutena, ikurrinaz dekoratutako bulegoetan.

Hona berriak lasai irakurtzeko aukera:

 

Guggenheimen atal bat Urdaibain eraiki nahi duela iragarri du Aldundiak

 

Guggenheim museoaren egoitza berriari buruz ezer ez dakiela esan du Patronatuak

 

Gernikako Ekologi Lan Taldeak Urdaibairen egoera salatu du

 

Jaurlaritzak egindako txostenak 11 harrobi berri aurreikusten ditu eskualdean

 

Sollubeko eta Autzaganeko tunelak egiteko proiektua agertu du Aldundiak

2008/06/30

<< a h a p e k a >> domeka gabaz xuxurlaka

Petti | KatamaloAhapeka hasteko, 1855ean Seattel indiar buruzagiak Washington Estatu Batuetako 14. presidenteari zuzendutako gutuna.

"... lurra ez da gizakiarena, gizakia da lurrarena ..."

 

Katamalo taldeko Gotzon Barandiaran Larrabetzuko idazlearekin izandako elkarrizketa entzuteko aukera izango dugu. Gernikako Lizeo antzokiko kontzertuko uneak ere ekarri doguz saiora.

 

Bigarren elkarrizketa be badago, Kataluniako La Voz de los Nadie taldeari egindakoa (zertako dago ba Youtube?)

 

Pettirekin izandako solasalditxoa (Atabal tabernan jo osteko txutxumutxuan).

 

Aurreko saioaren Silvio Rodriguezi buruzko atala osatuz, trobadore kubatarraren kanta ineditoak eta elkarrizketa zatiak.


hitzen hatzak
bitsaren hotsa
ahotsaren bihotza

 

hitzak: Igor Estankona, E. Galeano, J.L. Otamendi, J.L. Borges, M. Benedetti, E. Jimenez, X. Montoia, Jaime Sabines, ...

kantak: Alboka, Leon Gieco, Paco Ibañez & Imanol, Jean Mixel Bedaxagar, Chico Buarque, Jorge Drexler, Pedro Luis Ferrer, Ken Zazpi, Washo Flores, Eliades Ochoa, Guk, Monica Salmaso, Pio Leyva & Omara Portuondo, ...


Bitsartien:
Ahapeka 2.0
(2008/06/30)


 

irratsaioa deskargatu

Posta elektronikoa / Messenger: ahapeka@gmail.com

2008/06/22

Bou china!

txina


Busti irratiak badaramatza hilabete batzuk martxan, saltsan, dantzan... Bitsartien, hamaika saio. Eta magazineko 11. irratsaiorako, hona hemen zer daukagun prestatuta: Presoen aldeko San Juan suen egongo gara, Bou Bizkaia peñakoekin arraun denboraldi hasi berria analizatuko dugu, Txinan behar egiten duen bategaz ariko gara telefonoz hitz eta bits, 65 orduko lan orduak (zein da zure iritzia), Kanpantxuko kobazuloan aurkitutako soinuak... eta beste hamaika. Amari popatik haginka.


Bitsartien 11
(2008-06-24) Irratsaioa osoa
 

 

 

Albiste Guztiak

2008/07/09. Busti eta Rock Free!!.

2008/07/08. Bitsartien 13 .

2008/07/07. Blai, blai, blai! .

2008/07/06. << a h a p e k a >> III, musika eta poesia..

2008/07/05. Gernipolis 5.

2008/07/03. "Pasilekua orain" aldarri egin dute gazteek.

2008/07/01. Greatest bits.

2008/07/01. Urdaibai ala Urdaiguay.

2008/06/30. << a h a p e k a >> domeka gabaz xuxurlaka.

2008/06/22. Bou china!.

2008/06/19. << a h a p e k a >>, domekero gabeko 00:00etatik aurrera..

2008/06/18. GERNIPOLIS SAIOA OPORRETAN DAGO.

2008/06/17. Ostantzien 7.

2008/06/16. Ostantzien 6.

2008/06/14. Zentsu(ra)bako!.

2008/06/13. Dei bustiak entzun gura ditugu!.

2008/06/12. Europatik dator bitse.

2008/06/10. Haizea Bustiko dugu.

2008/06/06. Gernipolis.

2008/06/05. Belarriak sarean.

2008/06/05. Irola irratiaren aldeko jaialdia.

2008/06/02. Ekaina, kaña-kaña (astindu mingaina)!.

2008/05/30. Gernipolis eta kontsumoa.

2008/05/29. Ostantzien (hobe berandu inoiz ez baino).

2008/05/26. Bits artien dastatzeko zaporeak.

2008/05/23. Gernipolis itzuli da, geratzeko.

2008/05/18. Mila eta bat gauen Bitsartien....

2008/05/16. "Gernipolis", uhinak astintzeko irratsaio berria.

2008/05/15. Ostantzien.

2008/05/14. Plas-plas eta Tas-tas.

2008/05/13. Bitsartien: ajearen osteko irratsaioa (afari eta guzti!).

2008/05/11. Burukominarekin, hurrengo zapatura begira, eta euskaraz.

2008/05/08. Kalera, kalera, bustirratia kalera....

2008/05/08. Maiatzak 10ekoa egin egingo da!.

2008/05/05. Bitsartien pasilekure!.

2008/05/03. Hidroalubiada ´08 .

2008/05/01. Ostantzien.

2008/04/28. Bitsartien, memoriatik bidaiatzeko txartela..

2008/04/27. Ai ama, benetan be.

2008/04/25. Enebadatxue! Zelako party aparta!.

2008/04/24. Gaur, gaueko 20:00etatik aurrera "Ostantzean".

2008/04/22. Nuntxaku vs Busturialdeko bertsolariak, Bitsartien saioko ring-ean..

2008/04/21. Irolan bustiak.

2008/04/16. Astelehen gauean Bitsartean saioan gertatutako guztia kontatzea ezinezkoa egiten zaigu..

2008/04/14. Bitsartien magazinagaz hasi eta... bitse galdu barik!.

2008/04/12. Klikatu eta ezin entzun. Entzuten hasi eta geratu....

2008/04/12. Sarkor musika taldeko kideekin elkarrizketa astelehen honetan magazinean..

2008/04/07. Sormenak okupatu du eszena.

2008/04/06. Busti Irratiaren lehen orduak.

2008/04/04. Badator olatua.

2008/04/04. Busti Irratiaren lehen emisioa gaur Gazteszenatik.

2008/04/03. Jaietan txosna jartzeko eskaera apirilaren 16rako egin behar da.

2008/04/03. Askapenakoek berbaldi bat emango dute, internazionalsimoaren garrantziari buruz..

2008/04/03. Gernika Rugby Taldearen gizonezkoen taldea urteko partidaren aurrean.

S@rean

Sarean1

Aritzatxu rock free 2008 - Uztailaren 19an

Idolos del extrarradio, Munlet, Mostros, Eureka Hot IV, Obligaciones, Jingo de lunch, Positiva, Chest...

www.aritzatxurock.com
Sarean1

Greenpeaceren informea: Destruccion a toda costa en Euskadi 2008

"En la ultima decada el territorio vasco ha experimentado el mayor aumento de superficies artificiales de la cornisa cantabrica, con un 14% de incremento..."

Informea PDF formatoan www.greenpeace.org
Sarean1

Una (otra) historia de ocultismo en el Guggenheim Bilbao

"El despido del director financiero de la Fundacion Guggenheim Bilbao, Roberto Cearsolo Berrenetxea..."

www.ptqkblogzine.blogia.com www.agorarte.wordpress.com
Sarean1

Guggenheim Bilbao Museoaren Web gunea.

...Atrakzio turistikoa bilakatu da hasiera-hasieratik, herrialde askotako bisitariak erakarriz eta hiriko ikur garaikiderik nagusiena bilakatuz ..."

www.guggenheim-bilbao.es
Sarean1

Noam Chomskyri elkarrizketa democracy now web gunean

De Bolivia a Bagdad, Noam Chomsky habla acerca de crear otro mundo en tiempos de guerra, imperio y devastacion.

www.democracynow.org
Sarean1

AHT Gelditu! Elkarlanak Maiatzerako GELDITOUR prestatu du.

Maiatzaren 4tik 31ra AHT-ren proiektuak zuzenean kaltetuko lituzkeen herri eta eskualdeak zeharkatuko ditu, eta hauetan hamaika ekimen burutuko dira.

www.ahtgelditu.org
Sarean1

Google filtro bakar bezala erabiltzearen arriskuak

Silvio Mieli kazetari eta irakasle brasildarraren artikulua (gazteleraz). "Buscar cualquier cosa en aquel rectangulo magico del buscador Google. Si no aparece nada quizas - la informacion que buscamos no exista - Sera?"

www.rebelion.org
Sarean1

VIA CAMPESINA, movimiento campesino internacional

FAOren mundu mailako goi bileraren inguruan, nekazariek eta herri mugimenduek duten iritzia biltzen da bertan..."Campesinos a los jefes de estado: Es hora de cambiar las politicas alimentarias"

www.viacampesina.org

Izenburua: Busti Irratia 01

Pie